MIDI triklatuak edozein gailutan funtzionatzen du, ordenagailu zein mugikorretan (Windows, MacOS, Android, iOS, Linux...)
Eskuin eskuan 3 lerro, bakoitzean gehienez 12 botoi.
Ezker eskuan 2 lerro, bakoitzean gehienez 11 botoi.
Hauspoari eragiteko ezker eskuan mekanismo flexible bat dauka, bultzatzean hauspoa isten ari zarela ulertzen duena. Bultzatzen ez bada (edo tiratzen bada) hauspoa irekitzen ari dela ulertzen du.
Akordeoi arrunt baten ohiko botoiez gain, beste 6 konfigurazio botoi ditu. Konfigurazio botoi bakoitzaren funtzioa bezeroak aukeratu dezake. Defektuzko gure proposamena honakoa da:
1: Tonu erdi bat igo/jaitsi
2: Eskuin eskuko oktaba igo/jaitsi
3: Ezker eskuko oktaba igo/jaitsi
4: Tonalitatea Sol-Do / La-Re
5: Tonalitatea Si bemol-Mi bemol / MIDI kanalak aldatu
6: Erregistroa / Perkusioa baxuetan
RGB funtzio osagarriak LED bat gehitzen du botoi bakoitzarentzat. Funtzio hau estetikaz gain abestiak ikasi/irakasteko baliagarria da, jo beharreko botoien argiak banaka pizten baitira (soilik Windowsen STB programa erabiliz).
Triklatu bakoitzaren diseinua konfiguragarria izan daiteke, koloreak, textuak edota logoak aukeratu daitezkeelarik. Adierazi laukitxoan nolako diseinua nahi duzun, edo zalantzak badituzu kontaktatu gurekin info@soinutxiki.eus helbidean, sare sozialetan idatziz edo 623996922 zenbakian (deituz nahiz whatsap/telegram bidez).
Eskuragarri ditugu baita ere trikitixaren soinua aukeratu ahal izateko VST AU eta SF2 motako pluginak, bai lau ahots profesionaleko Soinu Txiki baten hotsa, baita Larrinaga Guerrini zahar baten hotsak ere.
MIDI informazioa 6 kanaletan banatzen da, horrela posiblea da besteak beste eskuin eskuari eta ezkerrari instrumentu ezberdin baten soinua ezartzea.