Triklatu basikoak SinteTxiki moudulua ekartzen du bere atzekaldean, eta horrela guztiz autonomo bihurtzen du, piztu eta jotzeko prest, aurikularrentzako irteera batetik soinua ateraz (3.5mm-ko jack-a). Ez du konfigurazio beharrik, atzeko botoiari sakatuta pizten da eta defektuz trikitixaren soinua ateratzen du. Konfigurazio botoiekin beste insturmentu batzuren soinuak ere jar dakizkioke.
Eskuragarri ditugu baita ere trikitixaren soinua aukeratu ahal izateko VST AU eta SF2 motako pluginak, bai lau ahots profesionaleko Soinu Txiki baten hotsa, baita Larrinaga Guerrini zahar baten hotsak ere.
Zalantzak badituzu kontaktatu gurekin info@soinutxiki.eus helbidean, sare sozialetan idatziz edo 623996922 zenbakian (deituz nahiz whatsap/telegram bidez).
Basikoaren kasuan, hautazko StereoTxiki bozgorailuak ere jar daitezke, 10W-koak. Azpikaldean lotzen dira eta bolumena aldatzeko gurpiltxo bat dute. Behar ez direnean kendu daitezke: