Home/Denda/Triklatuak
IX10 Egurrezko Triklatua
+9
+8
+7
+6
+5
+4
+3
+2

IX10 Egurrezko Triklatua

619,83 €
Triklatu mota
Botoiak
RGB argiak
Deskribatu nolako diseinua nahi duzun:
Enter your text
Materiala
Soinu txartela
Mesedez hautatu aukerak
Funda
Produktuaren xehetasunak
Triklatu hauen diseinua konfiguragarria , koloreak, textuak edota logoak aukeratu daitezkeelarik.
Adierazi laukitxoan nolako diseinua nahi duzun, edo zalantzak badituzu kontaktatu gurekin info@soinutxiki.eus helbidean, sare sozialetan idatziz edo 623996922 zenbakian (deituz nahiz whatsap/telegram bidez).

https://www.soinutxiki.eus/2023/06/ix10-triklatu-k... helbidean konfiguratzaile bat ere badugu zure gustoko kolore konbinazioak probatzeko.


Triklatua Basikoa ala MIDI motakoa izan daiteke.
Hauspoari eragiteko ezker eskuan mekanismo flexible bat dauka, bultzatzean hauspoa isten ari zarela ulertzen duena. Bultzatzen ez bada (edo tiratzen bada) hauspoa irekitzen ari dela ulertzen du.
Trikitixa arrunt baten betiko 23+12 botoiez gain, beste 6 konfigurazio botoi ditu (MIDIen kasuan bezeroak beste funtzio batzuk aukera ditzake botoi hauentzat):
1: Tonu erdi bat igo/jaitsi
2: Eskuin eskuko oktaba igo/jaitsi
3: Bolumena igo/jaitsi
4: Tonalitatea Sol-Do / La-Re
5: Tonalitatea Si bemol-Mi bemol / Do-Fa
6: Erregistroa / Baxuetan perkusioa
RGB funtzio osagarriak LED bat gehitzen du botoi bakoitzarentzat (+30€)

Triklatu basikoak SinteTxiki moudulua ekartzen du bere atzekaldean, eta horrela guztiz autonomo bihurtzen du, piztu eta jotzeko prest, aurikularrentzako irteera batetik soinua ateraz (3.5mm-ko jack-a). Ez du konfigurazio beharrik, atzeko botoiari sakatuta pizten da eta defektuz trikitixaren soinua ateratzen du. Konfigurazio botoiekin beste insturmentu batzuren soinuak ere jar dakizkioke.

Bere bateria 5000mAh-koa da (18.5Wh) eta USB C kable batekin kargatzen da. Bateria hau erabil daiteke beste gailu batzuk kargatzeko ere.
MIDI triklatuak beste gailu bat behar du soinua ateratzeko, normalean mugikorra edo odenagailu bat. Gailu honetan MIDI motako mezuekin zer egin erabakitzen da, instrumentu ezberdinen soinuak jarri, efektuak (reverb, konpresioa, distortsioa...), jotakoa grabatu, partiturak idatzi... Edozein gailurekin funtzionatzen du Windows, MacOS, Android, iOS, Linux... Aukera asko irekitzen ditu!

Eskuragarri ditugu baita ere trikitixaren soinua aukeratu ahal izateko VST AU eta SF2 motako pluginak, bai lau ahots profesionaleko Soinu Txiki baten hotsa, baita Larrinaga Guerrini zahar baten hotsak ere.


Ezaugarri teknikoak:
Portua: USB C
Kablea: USB C-A
Pisua ~= 500g MIDI / 700g Basikoa+SinteTxiki
Neurriak: 310x135x45mm
Bluetooth MIDI gailuekin konpatiblea (WIDI uHost)
Datu tasa: MIDI 1000Hz / Basikoa 125Hz
Latentzia ~= MIDI 8ms / Basikoa 40ms (soinu txartelarekin) 60ms (soinu txartel gabe)

Zalantzak badituzu kontaktatu gurekin info@soinutxiki.eus helbidean, sare sozialetan idatziz edo 623996922 zenbakian (deituz nahiz whatsap/telegram bidez).

Basikoaren kasuan, hautazko StereoTxiki bozgorailuak ere jar daitezke, 10W-koak. Azpikaldean lotzen dira eta bolumena aldatzeko gurpiltxo bat dute. Behar ez direnean kendu daitezke:


Erakutsi Gehiago
Produktua zure lagunekin partekatu
PartekatuSharePin it
IX10 Egurrezko Triklatua
Hurrengoa gustatzea posible da...
IX11 MIDI Triklatua
IX11 MIDI Triklatua
IX11 MIDI Triklatua
776,86 €
IX10 TrikLite Triklatua
IX10 TrikLite Triklatua
IX10 TrikLite Triklatua
537,19 €
IX10 Triklatu Pertsonalizatua
IX10 Triklatu Pertsonalizatua
IX10 Triklatu Pertsonalizatua
570,25 €
  • Nire kontua
  • Eskaeren jarraipena
  • Saskia
Display prices in:EUR
Skip to main content
Soinu Txiki
Menu
Hasiera
Denda
Kontaktua
Soinu Txiki ®
Report abuse
Made with Ecwid by Lightspeed